Orturako aholkuak

hierba

Ortuan landarerik edo hazirik ipini baino lehenago, lurra ondo prestatzea ezinbestekoa da.

Lehenengoz, neguan zehar hazitako sastrakak eta belar txarrak kendu beharko ditugu. Gero, lurra aireatzeko eta harrotzeko, irauli beharko dugu atxurra, sarda, pala edota traktorarekin.

Lursaila ondo harrotuta eta aireztuta dagoenean, Biolurra enmienda organikoa botako dugu, horrela lurrak behar dituen mantenugaiak izatea ziurtatuko dugu. Azkenik, lurra berriro irauli beharko dugu, lurzokorrak apurtu eta prest utziko dugu landatzeko eta ereiteko prest.

enmienda-organica-compost