Web honetan dagoen informazioaren bitartez jakin dezakezunez, gure produktuen fabrikazio prozesua luzea da, gaien nahasketa eta fermentazio prozesuaren bitartez kalitate oneko produktuak lortzeko, erabiliko diren materialen ezagutza zabala izatea eskatzen digularik.
Lehengaien aukeraketa
Azkeneko produktua lortzeko hasierako gaiek tratamendu sakon bat jasan behar dute. Azpimarragarria da gure lehengaiak leku itxi, temperatura altuetan, hezetasunik gabeko toki batean… biltzeak duen garrantzia.
Aldez aurreko tratamendua
Aldez aurreko tratamendua animalien satsa hondakin bejetalekin nahastean datza. Nahasketa honek, prozesu honen ondoren “digestor” batera joango den, masa organiko bat sortzen du. (40°C).
Fermentazioa
Materia organikoa, digestioa burutzen duen makinaren alde batetik sartu eta beste alde batetik irtetzen da 25 egun igaro ondoren (60°C). Ondoren heltze prozesura bideratuko da (70°C), non hilabete batzuk pasa ondoren (hotzitu) azkeneko produktua materia organiko egonkorra, usain txarrik gabea, erraz bil daitekeena eta eramangarria dena. Nutriente desberdenitan aberatsa eta materia organikotan oparoa den produktu bat lortzen da.
Nahasketa
Azkeneko produktua daukagunean bere helburua zakuan sartzea bada 10mmko sare batetik pasatuko da.
Azkeneko produktuarekin errezeta desberdinak burutuz produktu diferenteak lortzen dira.
Banaketa
Amaitutako produktua 45-70 litro arteko sakuetan, metro kubikoko sakuetan edo soltean (a granel) banatu daitezke.